Skip to main content

1894ko azaroaren 4ko Osoko Bilkuraren gai zerrenda

Signatura
0003-002-077
Mota
Ohikoa
Deskribapena

1. Aurreko bilkuraren akta onartzen da

2. Idazkari lanpostuaren deialdia iragartzea adosten da, sakristau eta organo-jole karguekin batera

3. Alkatearen esku uzten da Donostiako Auzitegietako prokuradore bati ahalordeak emateko ardura, Domingo Arambururen aurkako auzi kriminalean akusatzaile gisa ager dadin udalaren izenean

4. Jose Antonio Garmendia y Beloqui txiroa probisionalki bere anaiaren etxean (Jose Joaquin Garmendia) hartzeagatik dirulaguntza bat ematea onartzen da

Oharrak
2. Langile berak bete beharko ditu hiru karguak
4. Txiroa Albizturretik herriz herri ekarri dute
Hasiera data
1894-11-04
Orriak
49 a. - 50 a.
Irudiak